
Posted in 2008 | Tagged arku-dantzak, ezpalak, ezpalak2008, kartela | No Comments »

Posted in 2008 | Tagged arku-dantzak, ezpalak, ezpalak2008, kartela | No Comments »
Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dut Ezpalak 2008 jaialdian. Hamabi talde eta hamaika arku-dantza desberdin, baina elkarren artean antzekotasunez betetakoak. Hona arku-dantzen jaialdian parte hartuko duten taldeen zerrenda:
Ikusi hemen jaialdian parte hartuko duten taldeen mapa.
Posted in 2008 | Tagged arku-dantzak, ezpalak, ezpalak2008 | No Comments »
Gorpuzti egunaren ondoko igandean ospatzen da Oñatin Corpus Christi jaia. XVI. mendean dagoeneko dantzariek Oñatiko Gorpuzti eguneko ospakizunetan parte hartzen zutela erakusten duten agiriak aurkitu dituzte ikertzaileek. Oñatz dantzari taldeko zortzi dantzarik eta buruzagi edo maixuak osatzen dute dantzari taldea. Dantzariek apaingarriak (gona motza, bandak e.a.) gorri kolorekoak erabiltzen dituzte eta buruzagiak, urdin kolorekoak.
Dantzariak ostiralean hasten dira lanean, kalez-kale eta auzoz-auzo herri osoan ibiliko baitira dantzan eta puska biltzean. Igandean, prozesioan dantzan joango dira dantzariak eta arratsaldean, plazan, Korpus dantzen agerraldi nagusia egingo dute. San Sebastianen zortzikoa, banakoa, launakoa, zortzikoa, makil-dantza eta arku-dantza dira egiten dituzten dantzak.

Posted in 2008 | Tagged oñati, oñatz | No Comments »
Toulouseko Le Poutou taldea 1956. urtean sortu zen, eta Frantziaren hego-ekialdeko Languedoc eta inguruko eskualdeetako dantzak eta jantziak erakusten dizkigute.
Gure jaialdian egingo dituzten arku-dantzak (les treilles arkuak dira) jatorriz Bako jainko paganoari eskainitakoak omen dira, ardo-mahats uzta oparoa eskatzeko. Dantzon doinuak antzinako musika-tresnekin jotzen dituzte: boharekin, Languedoc-eko oboe (edo graila) eta viellerekin, bodegarekin, txirula, bibolina, klarinetea, soinu kromatiko nahiz diatonikoarekin, danborra eta Lauragaiseko danbor handi edo bonboarekin, besteak beste. Lau ahotsetara moldatutako kantu tradizionalak ematea ere oso ohikoa ei dute. Janzkera XIX. mendearen amaierakoan oinarritzen da, eta, esaterako, alkandorak, fraka luzeak eta motzak jatorrizkoak omen dira; beste jantzi batzuk, berriz, nekazarien edota burgesenetan inspiratutakoak dira.
Hainbat eta hainbat jaialditan —Turkian, Errumanian, Portugalen, Hungarian, Eslovakian, Balearretan, Polonian, Galizian…— ibilitako taldea dugu Le Poutou de Toulouse.

Posted in Uncategorized | Tagged potou, tolouse | No Comments »
Marinelen dantza hau antzina mareanteen gremioak antolatzen zuen agerraldi ludiko-erlijiosoa da, eta dantzari XVI. mendera arte segi omen dakioke arrastoa, nahiz eta XV. gizaldikoak izan daitezkeen erreferentziak ere badiren. Gremioaren zaindaria San Migel da. Dantza hau, Betanzoseko erriberako biztanleen artean —arrantzaleak eta, oro har, itsasoarekin lotutako lanbideak— gaizkiaren gainetik ontasunaren garaipena adieraztera dator.
Komitibak ezpatadun gida-dantzari bat darama, eta beste kontragida bat mazo edo makila batekin, eta bi hauek gainontzeko dantzariek dauzkaten zintaz apaindutako arkuekin lotzen dituzte euren armak. Dantzariek hainbat jira-buelta, eta sugeen eta marraskiloen formen joan-etorriak burutzen dituzte; mugimendu hauetan itsasoko uraren mugimenduaren isla ikusi nahi izan da. Taldeak gamachiñoa ere —deabrua— darama bere baitan, eta honek dantzariak zirikatzeko baina ikusleak bazterrarazteko funtzioa ere badu.
Carlos III. erregearen garaian, gremioak desagertarazteko saiakera gertatzen denean, dantzariek euren jatorrizko janzkera galtzen dute, eta gaur egun ikusi ahal dena ezartzen da.

Posted in Uncategorized | No Comments »
XVI. mendetik XVIII. mendera arteko bidaia proposatzen digute San Lorentzoko dantzariek. Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak tradizioari arretaz erreparatu eta berreskuratu dituzte. Dultzaina eta metalezko musika-tresnen laguntzaz zortzi dantzari eta Bobo arituko dira. Musika-doinuak ere XIX. mendera artekoak dira.
Iruña dantza taldearen inguruan sortutako taldea da San Lorentzoko dantzariena, 1997. urtean Iruña dantza taldeak 25 urte bete zituenekoa. Gaur egun, talde ezberdinetako dantzariek osatzen dute San Lorentzokoen taldea.

Posted in Uncategorized | Tagged san-lorenzo | No Comments »
Bizkaiko Lanestosa herrian, abuztuaren 5ean, Elurretako Andra Mariaren omenez egiten dute arku loretsuen dantza ikusgarri hau. Ez da ezagutzen zein izan daitekeen Lanestoasako arku-dantzaren jatorria. Ezagutzen diren lehen datuek erakusten dute dagoeneko XVII. Mendean dantzatzen zela, eta gutxienez 350 urtez dantzatu da etenik gabe.
Jaiotzez lanestosarrak diren gizonezkoek baino ez dute dantzatzen ahal arku-dantza, beti ere, kopuru bakoitian. 80ko hamarkadararte bederatzi izaten ziren dantzariak, eta harrez gero, kopurua handitzen joan da eta hemeretzi dantzari izatera iritsi dira. Zetazko paper koloretsuz apaindutako arkuen etengabeko txirikordatzea eta postuen trukaketa eginez zeharkatzen dute herria, aurrera-atzera metodikoa eginez.

Posted in Uncategorized | Tagged lanestosa | No Comments »
Gizonezkoek soilik osatzen duten taldea da honakoa eta eskualdean hala osatutako bakarra da.
San Asensio inguruan dantza tradizioa oso luzea dela aipatzen da eta dantza tradizioak XVI. mendetik gaur arte iraun duela dioten dokumentuak jaso dituzte. Beraz, belaunaldiz belaunaldi mantendutako dantzak ditugu honakoak.
Los arcos
Los arcos izeneko dantza da Errioxako herri honetan arkuekin egiten duten bakarra. Honekin batera hainbat makila-dantza ere egiten dituzte. Arku-dantza, jaietako egun handiko emanaldian egiten den azkena izaten ohi da, agurtzeko balio izaten duena. Nafarroako dultzainen eta danbor doinuen erritmora hamar minutuko saioa eginen dute San Asensioko dantzariek.

Posted in 2008 | Tagged san-asensio | No Comments »
Monteagudoko dantzarien taldea 1987an eratu zuten. Herriko bertako dantzak egiteaz gain, batez ere Nafarroako eta orohar Euskal Herri osoko dantzak ere ematen dituzte haien emanaldietan.
Arku-dantza eta zenbait makila-dantza
1988. urtean berreskuratu zuten Monteagudoko Paloteadoa, hainbat hemarkadetan dantzaru gabe egon ostean. Antzinako dokumantazioa kontsultatu eta ondoko herrietako gisa honetako dantzetan oinarrituz, Nafarroako erriberako dantzen eredua jarraitzen duen zikloa atondu zuten. Hainbat makila-dantzek, zinta-dantzak eta arku-dantza batek osatzen dute Paloteadoa.

Posted in 2008 | Tagged monteagudo | No Comments »
Justo del Rio izan zen Burgosko talde honen sortzailea eta hala jarri zioten izena taldeari, 1968. urtean. Burgosko dantzak herrialdean bertan eta mugetatik kanpo erakusteko sortu zuten taldea eta hala ari dira lanean. Urte guzti horietan 50 dantza inguru bildu, ikasi eta dantzatzen dituzte. Herriko zaharrenek erakutsitakoak jaso eta bere horretan dantzatuak aurkezten dituzte dantzak batzuetan. Justo del Rio sortzaileak eta beste koreografo batzuek berregituratuak beste batzuetan.
Hiriburutik bertatik etorriko dira 25 bat lagun, dantzari eta musikari (dultzaineroak eta perkusio-joleak).
Bi dantza plazaratuko dituzte aurtengo Ezpalak jaialdian.
Arco de Frias eta La Campiña
Batetik, Arco de Frias edo Frias herriko arkua. Burgoseko iparraldean dantzatzen den dantza da, Friasen, Arabatik oso hurbil dagoen herrian. Berez, Gaztelako hegoaldean leku askotan aurki daitekeen dantza mota da horrakoa. Horregatik da hain berezia Friasen aurkitzea, Gaztelako iparraldean. Antzinako tradizioan oinarritutako dantza da Arco de Frias. Herriko santuen aurrean uztaiak jaso eta santuak goratzeko edo haiei bidea egiteko erabiltzen da.
Bestetik, La Campiña dantza aurkeztuko dute. Urbion mendikatean, XX. mende erdira arte, bertako emakumeek dantzatzen zuten La Campiña. Uztaiekin lotura eta bira zail eta nahastuak egiten dituzte dantzariek, ikuskizun ikusgarri eskainiz.

Posted in 2008 | Tagged justo-del-rio burgos | 1 Comment »