Danza de Varas de Chimiche
2008 May 6 by ezpalak
Danza de Varas dantza Las Vegas herrian sortua bada ere, bere jatorriaz baieztapen handirik ezin da egin. Belaunaldi zaharren bitartez heldutako informazioak ordea zera dio: jatorria Tarragonan eta Katalunian duela eta, garai bateko lurjabe batek erakutsitako dantza dela.
Jatorria ezezaguna badu ere, gaur egun, oso errotuta dagoen arku-dantza da. Ondare berezi gisa aurkezten dute arku-dantza hori Tenerifeko dantzariek. Gitarrek, bandurriek, lauteak, tinpleak, biolinak eta kriskitinek sortutako doinuez dantzatzen da Danza de Varas.
Santa Kruz de Tenerife irlatik datoz. Dantza berak bezala taldeak ere belaunaldiz belaunaldi biziraun du. Txandaka gazteek hartu izan dute lekuko berria eta hala iraun izan du taldeak; azkeneko erreleboa 1996. urtean hartu zuten. Egun, 11 dantzarik eta 10 musikarik osatzen dute taldea. Herriko jaietan plazaratzen dute aipatu arku-dantza; uztailaren 16an, Karmen Egunean, eta, urriaren 12an, Pilar Egunean.

Argazkia: Mataparda
[...] May 29 by ezpalak Azken orduko ezustea gertatu da. Chimiche-ko dantza taldeak arazoak izan ditu hegazkineko txartelekin eta ezingo du jaialdian parte hartu. [...]