Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko udalaren gerizpean. Hartara, aurten bere 60. urteurrena ospatzen ari da. Dantza tradizio oparoa du Iruñeak eta taldearen helburua berau ezagutu eta zabaltzea da.
Gipuzkoako eta Zuberoako dantzak.
XIX. mendearen lehen zatian Juan Inazio Iztueta zaldibiarrarekin mende eta erdi luzatuko den dantza-maisu segida garrantzitsua abiatu zen. Dantza-maisu hauek dantza-molde akademikoak eta tradiziozko dantza-ohiturak uztartuta, tradizio sendoa transmititu zuten.
Duguna dantza taldeak tradizio horretako 3 dantza eskainiko ditu: Ehun ta bikoa, Uztai-txikiena eta Brokel-makilena. Taldeko txikiek berriz, Zuberoako Buhamiak eta Makil-dantza eskainiko dute.
[…] Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa) […]