1891. urtean dagoeneko badira Iurretako dantzariei buruzko dokumento grafikoak, baina bertako dantzen eta dantzarien erreferentziak denboran galtzen dira. San Migelen omenezko jaietan egiten dute haien saio nagusia, Iurretako plazan.
Dantzari-dantza eta Erregelak
Erregelak Durangaldeko soka-dantza mota bat da, bere aurrendari eta
azkenkiarekin. Sokan lotuta doazela, hauek euren erakustaldia egin ohi
dute, urrats indartsuen bitartez, eta une batzuetan sokako gainerako
dantzariak ere dantzan jarriko dituzte. Herriaren batasunaren
sinbolotzat hartu izan dira soka-dantzak, hala Gipuzkoan, nola
Bizkaian. Ez dakigu erregelak noiztik edo nondik iritsi zaizkigun,
baina Durangaldean nortasun handia duen dantza da.
Bestela, dantzari-dantza zikloaren zati batzuek ere eskainiko dizkigute iurretarrek.
[…] Iurretako dantzariak – Iurreta (Bizkaia) […]