Rode de Basso Prouvenco elkartea 1968. urtean sortu zen, eskualdeko ondarea ikertu, aztertu, bildu eta ezagutzera emateko. 26 folklore talde biltzen ditu elkarteak eta mila lagun inguru koordinatzen ditu. Region Provence-Alpes eskualdeko dantza, musika eta janzkera alorrean erreferentzia garrantzitsua da Ancien Var bailara. Armadako ikasketetan barneratzen zituzten eskualdeko herritarrek dantzakera berezi horiek, eta hain zuzen ere, itsas-armadan dute jatorria dantza horietako askok, Toulon-eko portua hurbil baita.
La danse de caractére
“Les danses de caractére” edo karaktere dantzak eskainiko ditu Proventzako dantza taldeak. Armadako dantza-maisuek irakatsitako dantzak dira hauek. Ikasketa berezia eskatzen dute, dantza klasikotik hurbil dagoen teknikan (jeté, piqué, entrechat, brisé…) jantzi beharra. Gavotte, l’Anglaise, le Pas Grec, le Pas Basque eta l’Arlequine dira dantza berezi horietako batzuk.
Txistua eta danbolinaren lehengusua diren “Galoubet et tambourin” musika tresna bikotea jotzen dituzte Proventzako dantza hauek egiteko.
[…] Rode de Basse Provence – L’ancien Var (Proventza) […]