Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for the ‘Uncategorized’ Category

Maiatzak 23, larunbata, Iruñea

17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna

18:00 EZPALAK, karaktere dantzen nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantza taldeak.

* Eguraldi txarra egitekotan jaialdia Salestarren aretoan izanen da.

Maiatzak 24, igandea, Eibar

12:00 Eibarko XLIV Euskal-Jaiko kalejira Urkizutik Untzagaraino.

12:30  EZPALAK, karaktere dantzen nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantza taldeak.

* Eguraldi txarra egitekotan jaialdia Coliseo antzokian izanen da.

Read Full Post »

Read Full Post »

Rode de Basso Prouvenco elkartea 1968. urtean sortu zen, eskualdeko ondarea ikertu, aztertu, bildu eta ezagutzera emateko. 26 folklore talde biltzen ditu elkarteak eta mila lagun inguru koordinatzen ditu. Region Provence-Alpes eskualdeko dantza, musika eta janzkera alorrean erreferentzia garrantzitsua da Ancien Var bailara. Armadako ikasketetan barneratzen zituzten eskualdeko herritarrek dantzakera berezi horiek, eta hain zuzen ere, itsas-armadan dute jatorria dantza horietako askok, Toulon-eko portua hurbil baita.

La danse de caractére

“Les danses de caractére” edo karaktere dantzak eskainiko ditu Proventzako dantza taldeak. Armadako dantza-maisuek irakatsitako dantzak dira hauek. Ikasketa berezia eskatzen dute, dantza klasikotik hurbil dagoen teknikan (jeté, piqué, entrechat, brisé…)  jantzi beharra. Gavotte, l’Anglaise, le Pas Grec, le Pas Basque eta l’Arlequine dira dantza berezi horietako batzuk.

Txistua eta danbolinaren lehengusua diren “Galoubet et tambourin” musika tresna bikotea jotzen dituzte Proventzako dantza hauek egiteko.

Read Full Post »

Bruce Campbell gaita-jole profesionala da 1971tik. Hainbat filme eta
diskatan parte hartu du, eta Eskoziako antzinako musikaren inguruko
aditua eta dozena bat libururen egilea da. Hainbat gaita lehiaketa
irabazi ditu, eta mundu osoan eskaini ditu emanaldiak. The Balmoral
Highlanders dantza taldea Britainiako eta Eskozia Highland dantza
txapelketen irabazlez osatuta dago, eta haien buru Miss Jean McKirdyk
egiten du. Gaita-jolea: Major Bruce Campbell. Koreografoa eta taldeko zuzendaria: Miss Jean McKirdy. Dantzariak: Eric Thomson, Samantha Black, Fiona Martin, Janet Ritchie.

Scottish Highland  Dancing

Eskoziako Highland dantza tradizioak antzekotasun handiak ditu Zuberoa,
Proventza, Sarthe eta Gipuzkoako eskualdeko dantzekin. Teknika zorrotza
eta urrats antzekoak antzeman daitezke. Eta jakingarri berezi bat:
Highland dantzetan maiz egiten den urrats baten izenak “Euskal urratsa”
du izena, “Pas de Basque”.

Read Full Post »

1891. urtean dagoeneko badira Iurretako dantzariei buruzko dokumento grafikoak, baina bertako dantzen eta dantzarien erreferentziak denboran galtzen dira. San Migelen omenezko jaietan egiten dute haien saio nagusia, Iurretako plazan.

Dantzari-dantza eta Erregelak

Erregelak Durangaldeko soka-dantza mota bat da, bere aurrendari eta
azkenkiarekin. Sokan lotuta doazela, hauek euren erakustaldia egin ohi
dute, urrats indartsuen bitartez, eta une batzuetan sokako gainerako
dantzariak ere dantzan jarriko dituzte. Herriaren batasunaren
sinbolotzat hartu izan dira soka-dantzak, hala Gipuzkoan, nola
Bizkaian. Ez dakigu erregelak noiztik edo nondik iritsi zaizkigun,
baina Durangaldean nortasun handia duen dantza da.

Bestela, dantzari-dantza zikloaren zati batzuek ere eskainiko dizkigute iurretarrek.

Read Full Post »

Aitzindariak taldea Zuberoako hainbat herritako dantzariek osatzen dute, eta denek batera ematen dituzten emanaldiez gainera, bakoitzak bere herrian egiten du dantzan, tokatzen zaionean. Talde gisa, beste irteera batzuen artean, 2006ko Siziliako Nazioarteko Jaialdian hartu zuten parte, eta geroztik ikuskizun berriak prestatzen ere -Airez Aire- aritu izan dira.

Barrikada, Gabota, Branletik jaustea, Godalet dantza

Zuberoako dantzek euren urrats edo puntü berezko eta bereziak dituzte; sinpleenak: sinple, pika… Konplexuagoak: entrexat, frejat, frejat doblea etab. Zuberoako herri bakoitzak, gainera, urrats horiek egiteko estilo propioa izan dezake batzuetan. Puntuak konbinaturik sortzen dira dantzak, eta, txukun eman nahi badira behintzat, zailtasun tekniko handi samarra izan dezakete. Izan ere, Zuberoako dantza tradizioa zaharra da, baina XVIII-XIX. mendeetan akademia militarretatik itzultzen ziren zuberotarrek hantxe ikasitako urratsak txertatu zituzten dantza tradizio zaharrean, eta berau biziberritu eta aberastu egin zen. Gaur egun inauterietako maskaradak dira  Zuberoako dantzak ikusi ahal izateko unerik aproposena. Maskaradetan bost pertsonaia edo bost Aitzindari aurkituko ditugu dantzari nagusi gisa: txerrero, gatuzain, kantiniersa, zamaltzain eta entseñaria.

Read Full Post »

San Lorentzo dantza taldea 1952. urtean sortu zen: Alejandro Aldekoa txistulari eta dantza-maisuaren laguntzaz, zortzi lagunek San Lorentzo auzoko ermitan dantzan egiteko elkartutako taldea da. Gerora sakabanatu egin zen, eta beste gazte batzuekin finkatu zen taldea. Gaur egun Alejandroren semeak dira doinujoleak eta dantzariak, berriz, laugarren edo bostgarren belaunaldikoak.

Dantzari-dantza eta erregelak

Erregelak Durangaldeko soka-dantza mota bat da, bere aurrendari eta azkenkiarekin. Sokan lotuta doazela, hauek euren erakustaldia egin ohi dute, urrats indartsuen bitartez, eta une batzuetan sokako gainerako dantzariak ere dantzan jarriko dituzte. Herriaren batasunaren sinbolotzat hartu izan dira soka-dantzak, hala Gipuzkoan, nola Bizkaian. Ez dakigu erregelak noiztik edo nondik iritsi zaizkigun, baina Durangaldean nortasun handia duen dantza da.

Bestela, dantzari-dantza zikloaren zati batzuek ere eskainiko dizkigute berriztarrek. Dantza ezagunak dira, jakina. XX. mendearen hasieretatik jeltzaleek ikurtzat hartu zituzten, eta Euskal Herri osoan zabaltzea lortu zuten. Aipagarria izan daiteke San Lorentzo dantza taldeak, sortu zenetik, erregelak eta dantzari-dantza bakarrik egiten eta aztertzen dituztela, beste dantzarik ikutu ere egin barik.

Read Full Post »

Kezka Dantza Taldea Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortu zen 1958an, beraz, 2008an 50 urte bete zituen. San Joan egunean soka-dantza egin ohi du Untzaga plazan, eta Santa Kurutz, Azitain edo Goimendi auzoetan ere egiten ditu soka-dantzak. 2005ean Arrateko Amaren dantzak plazaratu zituen eta 2008an inauterietan koko-dantzen konpartsa plazaratu zuen.

Axeri-dantza, Galaien eta Neskatxen soka-dantza

Andoain eta Adunako axeri-dantza egingo dute Kezka dantzari eta dantza eskolako ikasleek. Gipuzkoako dantza tradizioko urratsak dantza-jolas berezi batekin nahasian ageri dira 70eko hamarkadan Lizar-makil dantza taldeak Adunako adineko dantzariekin hitzeginda berreskuratu zuen tradizio honetan. Bere bigarren ekitaldian, Kezkako dantzariek galaien eta neskatxen soka-dantza bat egingo dute, dantza preklasikoen multzoan sar daitezkeen Gipuzkoako urrats eta osagaiak erakusteko asmoz.

Read Full Post »

Maiatzak 23, larunbata, Iruñea

  • 17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna
  • 18:00 EZPALAK, karaktere dantzen nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantza taldeak.

* Eguraldi txarra egitekotan jaialdia Salestarren aretoan izanen da.

Maiatzak 24, igandea, Eibar

  • 12:00 Eibarko XLIV Euskal-Jaiko kalejira Urkizutik Untzagaraino.
  • 12:30 EZPALAK, karaktere dantzen nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantza taldeak.

* Eguraldi txarra egitekotan jaialdia Coliseo antzokian izanen da.

Read Full Post »

Ezpata-dantzak, makila-dantzak eta arku-dantzak izan ditugu aurreko jaialdietan ardatz, eta aurten, tresnak albo batera utzi, eta oinetara begira jarriko gara. Karaktere dantzak (danzas de caracter, danses de caractére,…) edo/eta dantza preklasikoak izango ditugu aurtengo protagonistak 2009ko maiatzaren 23an eta 24an Iruñean eta Eibarren ospatuko den jaialdian.

Dantzarako teknika zorrotz bat, urrats konplexu eta finduek osatutako alfabeto koreografikoa, urratsen segidak osatzek prozedurak, urratsen konbinaketen bidez esaldiak, eta esaldiekin dantzak osatzeko joera, irakaskuntza metodologia jakin bat, eta beste hainbat ezaugarri konpartitzen dituzten zenbait dantza tradizio bilduko ditu 2009ko Ezpalak jaialdiak.

Hitz bidezko azalpenek baino dantzak aurrez aurre ikusteak samurrago ulertarazten du jatorri desberdineko dantza tradizio hauek zergatik bildu daitezkeen mota honetako multzo batean. Proventza, Eskozia, Zuberoa, Gipuzkoa eta Bizkaiko dantza tradizioak, bata bestearen ondoan ikusi ahal izango ditugu aurtengo jaialdian.

Read Full Post »

Older Posts »