Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘tolouse’

Le Poutou

Toulouseko Le Poutou taldea 1956. urtean sortu zen, eta Frantziaren hego-ekialdeko Languedoc eta inguruko eskualdeetako dantzak eta jantziak erakusten dizkigute.

Gure jaialdian egingo dituzten arku-dantzak (les treilles arkuak dira) jatorriz Bako jainko paganoari eskainitakoak omen dira, ardo-mahats uzta oparoa eskatzeko. Dantzon doinuak antzinako musika-tresnekin jotzen dituzte: boharekin, Languedoc-eko oboe (edo graila) eta viellerekin, bodegarekin, txirula, bibolina, klarinetea, soinu kromatiko nahiz diatonikoarekin, danborra eta Lauragaiseko danbor handi edo bonboarekin, besteak beste. Lau ahotsetara moldatutako kantu tradizionalak ematea ere oso ohikoa ei dute. Janzkera XIX. mendearen amaierakoan oinarritzen da, eta, esaterako, alkandorak, fraka luzeak eta motzak jatorrizkoak omen dira; beste jantzi batzuk, berriz, nekazarien edota burgesenetan inspiratutakoak dira.

Hainbat eta hainbat jaialditan —Turkian, Errumanian, Portugalen, Hungarian, Eslovakian, Balearretan, Polonian, Galizian…— ibilitako taldea dugu Le Poutou de Toulouse.

Read Full Post »